Luis Mariano Gure herria

Luis Mariano
Mariano Eusebio Gonzales y García, hau da, Luis Mariano, 1914ko Abuztuaren 12an jaio zen Irunen, Euskal Herrian. Gerra zibila hasi zenean Espainian, Bordelen babestu zen familiarekin (1936-1939).
1942garren urtean Pariseko hainbat irrati emankizunetan parte hartu zuen, bere ahots-teknika hobetu ondoren.
 
Francis Lopez eta Raymond Vincy-rekin elkartu ondoren sortu zen bere lehenengo opereta, « La Belle de Cadix » deiturikoa. Guztira, zortzi opereta aurkeztu zituen, eta 1970garen urtera arte Chatelet-eko izarra izan zen. Beste alde, 29 pelikulatan parte hartu zuen ere, bai zineman edo bai telebistan, adibidez « Sérénade au Texas » edo « Violettes impériales ».
 
1959garren urtean bere Arrangoitzeko etxeko obrak hasi zituen, eta « Marianoko Etxea » izendatu zuen. Bere bizitzako azken egunak bertan igaro zituen.
 
1969ko Urtarrilaren 1ean, ohoreko biztanlearen diploma eman zioten.
 
1970garren urteko Uztailaren 14ean zendu zen, eta Uztailaren 18an lurperatu zuten Arrangoitzen. Gaur egun, hilerriko ehortz-leku loredun batetan hartzen du atseden. Bere bustoa, Paul Belle-n lana izanik, Arrangoitzeko turismo bulegoan aurkitzen da.
 
Ikusi ezazue Luis Mariano-ren web orri ofiziala hemen klik eginez