Arrangoitze ezagutu : Miarritze, Golfa eta Euskal kostaldetik gertu

Miarritzetik gertu kokaturik, Arrangoitzek naturaren lasaitasuna eta itsasoaren gertutasuna eskeintzen dizkigu. Bertako bizimodu lasaia eta xumea zuen gustoko izanen da, tradizioa, gastronomia eta bestak nahastuz.
 
Gune historikoa eliza, eskola, aterpe, naturaren antzokia, pilotalekua eta herriko-etxearen inguruan zentratzen da. Hotelak, trinkete-jatetxea eta 18 zuloko golf internazionalaren irekierei esker, herria suspertu egin da kirol, turismo eta kultura arloetan.
 
Arrangoitzeko ingurunetan Euskal kostaldeko hondartzak aurki ditzakegu, Miarritzen, Angelu, Bidarten eta Donibane Lohizunen, baina baita ere, Sara eta Ainhoa bezelako barnekaldeko herri txikiak, eta noski, Espainiako muga.
 
Gure ostatuak harrera eginen dizute urte guztian zehar